Ikastaroei dagokionez, body tono da aurtengo berrikuntza bakarra, baina badira ikasturte berrian aldatuko diren beste gauza batzuk. 2013-2014an, esaterako, zenbait ordu kendu egingo dira, taldeetan jende gehiago pilatu eta dinamismoa lortzeko. Helburu berdinarekin, programa berri batzuk sortuko dituzte fitness gelarako.
Ate irekiak
Iazko ikastaroak mantenduko ditu udal gimnasioak, eta ondorioz, spinning, pilates eta mantentze gimnasia ere eskainiko ditu. Dena den, gimnasioaren eskaintza bertatik bertara ezagutu nahi dutenendako ate irekiak egingo dituzte datorren astean.
Urteko eta hilabetetako abonuak
Gimnasioak abonu motak murriztu eta bi bakarrik utzi ditu datorren ikasturterako: urte osokoa eta hilabetetakoa. Azken urteetan ez bezala, aurten igo egin dira prezioak eta %3 garestiagoak izango dira abonuak. Debagoieneko Kirol Txartela dutenek abendua bitartean gimnasioko abonatu izateko aukera dute 19,5 euroren truke. Instalazioak erabiltzeko eta deskontuez baliatzeko aukera izango dute, besteak beste.
Izena emateko epea zabalik dago eta erabiltzaileek gimnasioan bertan, telefonoz edo posta elektronikoz egin dezakete matrikula.