Opor bukaera girotzeko Anelkar elkarteak gaur ospatuko du bere elkartasun festa. 19:30etatik aurrera nahi duen guztiak 6 euroren truke, bi pintxo erraldoi, edaria eta pastak dastatuko ditu. Mokadu guzti hauez gain, antolatzaileek sorpresa bezala aurkeztu duten "leche pantera" ere eskainiko dute. Aurten ere, lagundu nahi duen guztiak, etxetik patata tortilla bat eroateko aukera izango du.
Beti bezala, hemen batutako dirua herriko GKEak Afrikan dituen proiektuetara bideratuko du. Gaur arratsaldeko hitzordua beraz, musika nahiz janariaz lagun, herri giroan beste herrialde batzuei laguntzeko aukera polita izango da.