Sardina dastatze solidarioa San Bartolome egunean

Imanol Gallego 2013ko abu. 26a, 23:56

Antzuolako jaiak historikoki San Bartolomeak ziren, baina uztailera aldatu zituztenez, zapatuan egun hori gogora ekartzeko Sardina jana antolatu zuten. Aurten Anelkar elkarteak hartu du horren ardura, eta proiektu solidariotarako 600 euro baino gehiago batu zituzten.

Gazteek gogoratu ez arren, Antzuolako jaiak San Bartolome egunean ospatzen ziren, baina duela 30 urteko egindako galdeketa baten ondorioz uztailera pasa ziren. Ohiturari eusteko, egun berezi honetan, ermitako kanpaia jotzen zuten. Urte batzuk geroago, koadrila batek Sardinada bat antolatzen hasi zen.

Aurten, lehen aldiz, Anelkar elkarteak hartu du hitzortu honen ardura. 150 pertsona batu ziren zapatuan herriko plazan sardinaren usainak deituta. Otordu herrikoia bihurtu den arren, atzean, helburu solidario bat dago. Sardinadak, elkarteak Kongo eta Senegalen dituen proiektuei laguntzeko hitzordu bat da "600 euro baino gehiago batu ditugu", dio Jabi Etxabe Anelkarreko kideak.

Egubakoitzean bigarren hitzordu solidario bat antolatu du Anelkarrek. 19:30etatik aurrera, elkarteko kideek pitxoak salduko dituzte Zurrategi plazan, eta bertan lagundu nahi dutenek, dastatzean parte hartzeaz gain, patata tortilla bat eroateko aukera ere badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak