Antzuolako kanpandorreko erlojua konpontzen ari dira

Imanol Gallego 2013ko abu. 20a, 15:19

Ia urtebetez matxuratuta egon ostean, abuztuaren bigarren hamabostaldian elizako erlojua konpontzen hasi dira Antzuolan. Dagoeneko bi erloju martxan daude eta hirugarrena kurtso berrirako martxan jartzea espero dute.

Antzuolarrek aspaldi eskatutako konponketari ekin diote elizan. Bertako erlojuak gelditu egin ziren eta urtebetez matxuratuta egon ostean orain berriro jarri dituzte martxan. "Ez da lan erraza izan", dio Garikoitz Llobregat brigadako kideak. Aurreko motoreak oso txikiak ziren eta berriak jartzeko orduan pareta mardul bat zulatu behar izan dute "zailena zuloa egitea izan da". Dagoeneko lehen fasearekin amaitu dute eta aurki hirugarren erlojua ere martxan egongo da.

Motorraren akatsa

Brigadaren aurreikuspenen arabera lanok amaituta beharko lukete baina lantegitik motor bat ez da behar bezala iritsi eta bueltatu egin behar izan dute. "Horrek prozesu guztia atzeratu du baina aste pare batean erlojua bere osotasunean martxan egongo da", dio Llobregatek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak