Abuztuan zehar zerbitzu publikoek ordutegi bereziak izango dituzte

Guren Zumalde 2013ko uztailaren 27a

Udako oporraldia dela eta, hainbat zerbitzu publikok ezohiko ordutegia izango dute abuztuan; itxita egongo dira beste batzuk. Osasun-zerbitzuetan, ordea, normaltasunez artatuko dituzte herritarrak.

Udaletxeko harreran normaltasunez egingo dute lan datorren hilean, goizeko 8etatik 14etara; baina hainbat zerbitzu itxita egongo dira. Herritarrentzako telefono-arreta emango dute ohiko orduetan, baina,  sail askotan ez dute lanik egingo. Hirigintza, esaterako, irailera arte ez da martxan egongo. Udal-liburutegiak ere ez du zerbitzurik emango: uztailaren 30etik irailaren 2ra arte itxita egongo da. Gizarte zerbitzuek, ordea, lanean jarraituko dute; hala behar duten herritarrek eguazten eta egubakoitzean jo beharko dute Torresoroa eraikinera: 9etatik 13etara. Aurretik hitzordua eskatu beharko da, beti bezala 943 76 62 46 zenbakian.

Osasun-etxea, normaltasunez

Sendagilearenera joan behar duten herritarrek, ohiko ordutegia izango dute osasun-etxean. Goizetan izaten da zerbitzua 8etatik 15etara. Asteartetan, 13etan bukatzen dira txandak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak