Kutxazainean eragiketa gehien Antzuolan egin dira euskaraz

Guren Zumalde 2013ko uzt. 26a, 15:54

Laboral Kutxak bere kutxazain automatikotan herritarrek erabiltzen duten hizkuntza zein den esan du. Antzuolakoan, bezeroek eragiketen %44 egin dituzte euskaraz; kooperatibak dituen kutxa automatiko guztien artean erabilera-maila altuena da hori. Aramaioko kutxa automatikoan, hiru eragiketatik bat  egin dute euskaraz.

 

Erakundeak Hegoaldeko lau lurraldeetako kutxazainetan euskarak zenbateko erabilera duen ikusi du. Gero, hizkuntza hori gehien erabiltzen duten hamabi banketxeak zeintzuk diren argitaratzeko. Azterketa horren arabera, gaztelania da bezeroek gehien erabiltzen duten hizkuntza kooperatibaren kutxazain guztietan. Hala ere, aldeak nabarmenak dira. Antzuolan, Usurbilen eta Etxarri-Aranatzen erabili da euskara gehien: %40tik gora. Ibarreko beste herri bat ere ageri da hamabi horien artean, Aramaio hain zuzen: eragiketen %34 egin dira euskararaz. Kutxazain askotan, ordea, gaztelania nagusitu da alde handiarekin; erakundeak euskararen erabilera txikienak non jaso diren ere esan baitu. Eragiketen%95etik gora egin da gaztelaniaz Zorrotzan eta Kabiezesen, esaterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak