Mairua errenditu egin da

Imanol Gallego 2013ko uzt. 20a, 23:01

Betiko moduan, jaietako ekitaldi nagusia izan da Mairuaren Alardea. Lainoek itxura onik ez zuten arren, jendeak plaza bete du eta urtero bezala, Antzuolako batailoiak irabazi eta jendearen txalo artean mairuak Antzuola errespetatuko duela zin egin du.

Antzuolako batailoiak ireki du aurtengo desfilea, atzean mairua zuela. Hauek herritik zehar desfilatzen zuten bitartean Antzuolako dantza taldeak erakustaldi polita egin du plazan. Ondoren alardearen txanda izan da. Tradizioak agintzen duen moduan generalak herri osoaren izenean hitz egin du eta ekitaldia nahiz Antzuolako bandera eta eskudoaren zergatia azaldu du.

Ondoren Mairuak Antzuolako herria errespetetatu eta ez duela armas hartuko zin egin du. Hau ospatzeko fusilariek bi karga bota dituzte, eta hauen ostean kanoilarien txanda izan da. Aurten baina hirugarren karga bat ere bota dute, 40 urtetan alardean parte hartu eta gero Angel Mugikak omenalditxoa izan du. Berak adierazi moduan: "gazteei lekua utzi behar zaie". 

Azken une hauetan euria azaldu da eta ekitaldia bukatu bezain laster, jendeak tabernetarako bidea hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak