Alaitz Jauregik eta Esther Garaik egin dute patata tortilla onena

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko uzt. 19a, 16:49

Gastronomia kontuak izan dituzte gaur Antzuolako jaietan. Goizean patata tortilla lehiaketa egin dute. 18 talde aurkeztu dira lehiaketara, eta guztien artean tortilla onena Alaitz Jauregi eta Esther Garaik egin dute. Aurtengo balkoietako lora lehiaketako irabazlea Zurrategiko Blanca Legorburuna izan da. Saria haren iloba Markelek jaso du.

18 taldek parte hartu dute tortilla lehiaketan. Hiruko taldeak izan dira aurten. Guztien arten onenak Alaitz Jauregi eta Esther Garai izan dira. Lehenengo aldiz aurkeztu dira lehiaketara, eta esan digute kipula gabeko tortilla egin dutela. Agian, hori izan da sekretua! Gainera, lehia estua izan dute euren bikotekideekin. Apustua egina zuten; afaria, neskek irabazi dute. Lehiaketako saria izan da: erosketak egiteko karroa.

Itxura onena, Iparragirre eta Lizarralderena

Itxura onena izan duen tortilla, aldiz, Jose Mari Iparragirre eta Juan Cruz Lizarraldek egin dute. Horiendako saria sukalderako buztinezko ontziak izan dira. Epaimahaia Xabier Igartza, Mireia Manso eta Xabier Altzelaik osatu dute.

Balkoi dotoreena, Zurrategikoa

Tortilla patata lehiaketako sari banaketarekin batera, balkoietako lore apainketako sari banaketa ere egin dute. Aurtengo balkoi politena Nikolas Zabalo eta Blanca Legorbururena izan da, Zurrategikoa. Saria haren iloba Markelek jaso du.

Aurtengo lehiaketak berezitasun bat izan du. Irabazlea herritarrek aukeratu dute, boto bidez. Udaleko zinegotzi eta alkateak aukeraketa bat egin zuten, sei balkoi aukeratuz. Sei horien artean bozkatu behar izan dute herritarrek.

Kontuan izan dute: barietatea, edertasuna, lore mardulak izatea, balkoietan duten presentzia...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak