Antzuola Kirol Elkarteko batzarrak urteko kuota igotzea onartu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko uzt. 23a, 11:00

Zuzendaritzako kideak babesleekin elkartuko dira denboraldi berria prestatzen hasi aurretik.

Antzuola Kirol Elkarteak (AKE) egindako urteko batzar orokorrean 22 lagun elkartu ziren, eta hartutako erabakien artean urteko kuota igotzea nabarmendu daiteke. Erabaki horrek aldeko 29 boto, eta abstentzio bat jaso zituen batzarrean. Ez zuen inork kontrako botorik eman.

Igoera zenbatekoa izango den galdetuta, ordea, zuzendaritzak denbora eskatu du. "Babesleekin elkartu gura dugu aurretik", adierazi du AKEko presidente Tomas Agirrek.
Mahai gainean izan zuten beste gaietako bat zuzendaritza batzordeko kideen erreleboa izan zen. Agirrek azaldu duenez pare bat lagun prest agertu dira ardurak hartzeko eta poztekoa da, baina ez da nahikoa.

Denboraldi berria prestatzen

Denboraldi polita egin dute Antzuolako taldeek, eta hurrengoa prestatzen hasteko unea ere iritsi da. Talde nagusia Ohorezko Erregional Mailara igo da, eta jakinarazi dutenez elkarteak bi futbol talde gehiago izango ditu datorren denboraldian. Agirrek adierazi du abuztua bukatu aurretik hasi beharko dutela federatu fitxak prestatzen. "Lanak ez du etenik", esan du. "Zuzendaritzako kideek datorren astean dugu hurrengo bilera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak