Antzuola jaiak hasteko gertu

Imanol Gallego 2013ko uzt. 17a, 16:17

Aurreko egunetan jaien atariko ekitaldi batzuekin gozatzeko aukera izan duten arren, Antzuolan irrikaz daude jaiei hasiera emateko. Bihar umeek, goiz partean lip-dub grabatuko dute eta herriko kaleak alaitu ostean, eguerdi partean, plazan egingo duten ekitaldiarekin emango diete aurtengo jaiei hasiera ofiziala.

Ate joka ditugu Antzuolako jaiak. Eguenean emango zaie hasiera herriko ume eta musikaren laguntzarekin. Ondoren, eguerdi partean, alkatearen hitzek hasiera ofiziala emango diete aurtengo jaiei. Goizeko protagonistak gaztetxoak izan ostean arratsaldean Udal ordezkariek testigua hartu eta aurreskua dantzatuko dute. Gauerdian gainera, hontzaren jaitsiera izango da. Aurten baina, su artifizialak erabili beharrean kantuek emango diote ongi etorria.

Kontzertuak, herri bazkari eta afaria... udal eta txosna batzordetik antolatu duten egitarau oparoaz gozatuko aukera dute Antzuolan. Hala eta guztiz ere, Mairuaren Alardea izango da, urtero bezala, jende gehien erakarriko duen ekitaldia, eta arratsaldeko seietan Antzuolako kaleak jendez lepo izango dira. Dena den, aste bukaera osoan zehar, Antzuolan ez da ongi pasatzeko aitzakiarik faltako.

Beti bezala, goiena.net guneak Antzuolako jaiei jarraipen berezia eskainiko die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak