Tropelak elkarrekin egin du ia ibilbide guztia. Asentzio igotzen –lasterketako 110. kilometroa–, 14 laguneko taldeak ihes egin du. Ondoren, Antzuolako saihesbiderako sarreran Rubiok eta Naturgas taldeko Alvaro Truebak taldetxotik ihes egin dute; azkenean, Rubiok Trueba atzean utzi eta bakarrik sartu da helmugara. 2.57.07ko denbora behar izan du Rubiok 130 kilometroak egiteko.
Tropela banatuta sartu da
Tropela oso banatuta sartu da Antzuolako helmugara. Bigarrena bost segundora sartu da; ondorengoak 18 segundora, 35 segundora, 43 segundora, 51 segundora eta minutu eta 15 segundora. Hamabosgarrenetik aurrerakoek bi minutu baino gehiagoko aldea izan dute.
Mendiko saria, Quintanak
Mendiko saria Dayer Quintanak eroan du –Nairo Quintana profesionalaren anaia. Taldekako saria, aldiz Naturgas Energia taldearendako izan da (8.52.44ko denbora).
Nabarmendu behar da eroriko bakarra egon dela, eta gainera, eroritako txirrindulariak ez du medikuaren laguntzarik behar izan.