Antzuola Sariak batuko ditu domekan afizionatu onenak

Xabier Urtzelai 2013ko uzt. 12a, 17:20

Joan den astean Dorletako Ama sariak izandako arraskataren ondoren dator Antzuolako hitzordua. Hala, urtero moduan Iñaki Leteren omenez egingo den lasterketak 130 kilometro izango ditu. Txirrindulariak 09:30ean abiatuko dira Antzuolatik, eta aurreikuspenen arabera 12:45 inguruan iritsiko dira helmugara. 

Abuztuko oporraldiaren aurretik txirrindulariak egutegiko azken lasterketak korritzen dabiltza. Askok lanean jarraituko dute abuztuan ere, batera eta bestera lasterketak korritzen (hilaren 16an izango da Aretxabaletatik abiatuko den Leintz Bailarari Itzulia). Beste askok, berriz, atseden hartuko dute. Eta uztaileko azken kartutxoak erretzeko aukera emango die domekan Antzuola Sariak. Hala, joan den urtean lehia ederra izan genuen helmugan, eta gutxigatik ez zuen Debagoieneko ordezkari batek lasterketa irabazi, Mikel Aristik metro gutxi batzuengatik galdu zuen-eta esprinta; Jon Insausti gailendu zitzaion, Bidelan Kirolgikoa.

Domekan, aurreratu moduan, afizionatu mailako ziklistek 130 kilometro izango dituzte aurretik. Antzuola eta Oñati artean hainbat itzuli egin eta gero, Deskarga igoko dute (11:20an) eta Udanatik sartuko dira ostera ere bailarara, Asentzio igotzeko (12:25). Handik, zuzen, Antzuolara abiatuko dira.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak