Jaietako ekitaldietarako pixkanaka prestatzen

Iure Eizagirre 2013ko uzt. 5a, 18:00

Auzoetako festei agur esanda, konturatzerako bertan izango ditugu herriko jai nagusiak. Eta aurretik prestatzen hasi beharra dago: larrain dantzako entseguak hasi dira dagoeneko eta Mairuaren alardekoak martitzenean hasiko dira.

Jaietako domekan egingo den larrain dantzarako entseguak martitzenean hasi ziren eta jaiak bitartean, astero egun berean izango dira. Oinarinek 19:30ean jarri du hitzordua, eskolan.

Jaietako zapatuan egingo den Mairuaren alarderako entseguak, berriz, datorren astean hasiko dira eta multzo bakoitza, egin behar duenaren arabera, egun batean edo bestean hasiko da. Horrela, mairu erregea eta bere lagun-taldea martitzenean elkartuko dira, 19:00etatik aurrera, Torresoroan. Musikariek eguaztenean izango dute entsegua, 18:30 eta 19:30 artean hasita udaletxean. Uztailaren 11n eta 17an entsegu orokorrak egingo dituzte, 20:00etan plazan. Azkenekoa, berriz, Mairuaren alardea hasi baino ordubete lehenago egingo dute frontoian. Uztailaren 20ko 19:00ak izango dute egindako lana jendaurrean erakusteko unea.

Bi lehiaketa

Uztailaren 19an izango da aurten patata tortilla lehiaketa. Parte-hartzaileak bi edo hiru pertsonako taldea osatu eta 10:30ean aurkeztu beharko dute Kalebarrengo arkupetan. Izena emateko epea uztailaren 12an bukatuko da.

Jaietako irudiak pilatzea gustuko dutenendako da, berriz, argazki lehiaketa. Herriko jaietan ateratako irudiak aurkezteko epea irailaren 11n bukatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak