Hipoteka indizea, udalbatzarreko eztabaidagai nagusia

Iure Eizagirre 2013ko uzt. 4a, 17:14

Martitzenean egin zuten ikasturte honetako azken udalbatzarra eta beste zenbait gairen artean Debagoieneko Kaleratzeak Stop plataformak hipoteka indizeak ordezkatzea eskatzeko aurkeztutako mozioa aztertu zuten.

Kaleratzeen aurkako plataformaren mozioak Kutxabanki egiten zion eskari zuzena: Hipoteka-maileguetarako Erreferentziazko Indizea bertan behera uzteko eta horren ordez bere klausuletan ezarrita duen interes-tipoa aplikatzeko. EAJko ordezkariak ez zeuden ados eskaria Kutxabanki bakarrik egitearekin eta eskaria gainerako banketxeei zabaltzea eskatu zuen.

Azkenean, Kaleratzeak Stop plataformaren mozioa onartu zen baina eskaria gainerako banketxeei ere zabaltzeko zehaztapena gehituta.

Beste gaiak

Hipotekena ez zen izan zen udalbatzarrean landutako gai bakarra. Antzuolako Udal Etxegintza elkarteak iazko kontuak aurkeztu zituen eta 2011rekiko aktibitate berririk egon ez zenez, udalbatzarrak onartu egin zituen, EAJren abstentzioarekin.

Gainera, Antzuolako jaien aurrekontua eta GOIENArekin hitzarmena sinatzea onartu zuen udalbatzarrak, baita herriko berdeguneen mantenurako kontratua behin behinean esleitzea ere.

Amaitzeko, EAJk Txingudi Mankomunitatea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoan sartzeko eskaria egin zuen udalbatzarrean baina ez zuen behar besteko babesik jaso eta eskaria ez zen aurrera atera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak