Gaur hasiko dira larrain dantzako entseguak Antzuolan

Iure Eizagirre 2013ko uztailaren 2a

Aurten ere egingo dute larrain dantza Antzuolako jaietan. Horretarako, ordea, entseatu egin behar da lehenago eta gaur bertan izango da lehen entsegua. Jaietako domekan dantza egin nahi dutenek gaur izango dute lehen hitzordua, 19:30ean eskolan.

Ohi moduan, Oinarin dantza taldeak antolatuko du larrain dantza eta edonork hartu ahal izango du parte. Entseguak martitzenetan izango dira, gaur, eta uztailaren 9an eta 16an. Denak ordu eta leku berean izango dira.

Bestalde, Mairuaren alarderako entseguak datorren martitzenean hasiko dira, 19:00etan Torresoroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak