Gaur eman behar da izena Arrolarekin asteburua pasatzera joateko

Iure Eizagirre 2013ko uzt. 1a, 14:57

Arrola Mendi Taldeak irteera antolatu du uztailaren 13 eta 14rako Pirinioetara. Zapatuan Nerin herritik irten eta bost ordu inguruko ibilaldia egingo dute Ordesan zehar. Eguna Gorizko aterpean (2.200 metro) amaituko dute.

Domekako ibilaldia Goriztik bertatik abiatuko da eta handik Gavarniera joango dira. Ibilbidean Casteretseko Gruta Helada (2.650 metro) eta Brecha de Rolando (2.807 metro) pasako dituzte. Nahi duenak Taillon mendia (3.144 metro) igo ahal izango du.

Ibilbidea kontua hartuta, irteerara kranpoiak eta pioleta eramatea derrigorrezkoa dela jakinarazi dute Arrolatik. Dena den, ez duenari elkarteak topatuko dizkiola gaineratu dute.

Izen-ematea gaur

Asteburuko mendi irteeran parte hartu nahi dutenek gaur eman beharko dute izena Olaran etxean. Mendi taldeko kideak 19:00etatik 19:30era egongo dira han. Nahiago duenak arrolamt@gmail.com helbidera idatzita eman dezake izena.

Mendiko federatu asegurua Fedmerekin duten helduek 60 euro ordaindu beharko dute irteera eta gazteek, berriz, 35 euro. Beste aseguru bat duten helduendako 70 euro kostako da eta gazteendako 40 euro. Arrola Mendi Taldeko bazkide ez direnek 5 euro gehiago ordaindu beharko dute. Gaur da ordainketa egiteko azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak