Egubakoitzean amaituko da gimnasioko uztaileko ikastaroetan izena emateko epea

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 26a

Aurten ere eskaintza berezia prestatu du herriko gimnasioak uztailerako. Astelehenetik aurrera, urtean zehar ematen dituen ikastaroak ez ezik, berriak eskainiko ditu oporretan zerbait ezberdina probatu nahi dutenendako.

Gimnasia abdominal hipopresiboa, tonifikazioa, zumba fitness eta patinajea dira aurtengo berrikuntzak. Lehen biak astelehen eta astezkenetan emango dituzte eta azken biak astearte eta ostegunetan. 

Gainera, zumban eta patinajean gaztetxoak zein helduagoak ibili ahal izango dira, izan ere, zumban 15 urtetik beherakoendako saio bat egingo dute eta zaharragoendako beste bat. Patinajean, berriz, saio batean helduak ibiliko dira eta bestean gurasoak euren seme-alabekin. 

Izen-ematea egubakoitza arte

Astelehenean hasiko dira hilabeteko ikastaroak, eta ondorioz, egubakoitzean amaituko da izena emateko epea. Horretarako gimnasiora bertara joan, 943 766 661 telefono zenbakira deitu edo antzuolakogimnasioa@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak