Harrera ona izan zuen erakustaldiak eta frontoian jende ugari bildu zen adin ezberdinetako gimnasten akrobaziak ikusteko.
Gaur beste erakustaldi bat egingo dute antzuolarrek eta oraingoan eurak izango dira Bergarara joango direnak. Antzuolan 5 urtetik 10 urtera arteko 17 haurrek entrenatzen dute, eta gaurkoan urte guztian landutakoa erakutsiko diete bergararrei. Erakustaldia 19:00etan hasiko da Labegaraietako kiroldegian.