Alaitz Jauregiren ikastaroetarako izen-ematea, datorren astean

Iure Eizagirre 2013ko eka. 15a, 14:00

Alaitz Jauregi hezitzaileak asteotan amaituko ditu ikasturte honetako ikastaroak. Datorrenari begira dago jada eta astelehenean irekiko du irailetik abendura bitartean eskainiko dituen saioetarako izena emateko epea.

Aurreikusitakoaren arabera, hurrengo ikasturtean haurrendako ikastaroak bakarrik eskainiko ditu.

Izena emateko datorren astelehenetik ostiralera Xinkona dendara joan behar da. "Ilarak sortu ohi dira eta astelehenean denbora gehiago egongo naiz", adierazi du. Beraz, astelehenean 16:00etatik 20:00etara egin daiteke izen-ematea eta asteartetik ostiralera, berriz, 17:00etatik 20:00etara. Prezioa 40 eurokoa da.

Ikastaroetan landu beharrekoa adinaren arabera zehazten du Jauregik. Txikienek josten ikasten dute eta zaharragoek puntua eta kakorratza egiten. "Irailean hasten da ikastaroa eta negua hurbil dagoenez, ongi etortzen zaie horiek ikastea, bufandak egin ditzaketelako, adibidez". Diru-zorroak eta antzekoak ere egiten dituzte. Materialei dagokionez, egunerokotasunean eskura dituzten gauzak erabiltzen saiatzen dira.

Bestelako heziketa

Eskolaz kanpoko jarduera ohikoenak kirolak eta hizkuntzak diren garaiotan, Jauregiri ez zaio ikaslerik falta bere ikastaroetan. Aurten 80 ume inguru izan ditu, bizpahiru taldetan banatuta. Gainera, haur batzuk kanpoan geratu dira, ez zegoelako lekurik.

Saioetan eskulanak egiten ikasten dute baina bestelako heziketa ere jasotzen dute:  "Arrain batzuk ditugu dendan eta haiei jaten ematen diete, ardurak hartzeko", azaldu du Jauregik. Gainera, kaleko iturritik ura hartzen dute, iturrikoa edaten ikasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak