Eskola, eliza, iturria eta hilerria ezagutzera Uzarraga Egunean

Iure Eizagirre 2013ko eka. 18a, 14:00

Uzarraga auzoa biziberritzeko asmotan dabil azken hilabeteotan Uzarraga Bizirik taldea. Ingurunea ezagutzea garrantzitsua da helburu hori lortzeko eta aurten garai bateko San Juan jaiak berreskuratu eta Uzarraga Eguna egingo dute ekainaren 23an.

Garai batean auzunea osatzen zuten eskola, eliza ingurua, honen aurrean dagoen iturria eta hilerri zaharra bisitatuko dituzte 10:30etik aurrera. Liburu batzuek diotenez, XV. mendean bailarako ospetsuak Uzarragako hilerrian lurperatzen zituzten. Horrelako eta antzeko  beste gertaera batzuk ezagutuko dituzte bisitan.

Ordubete beranduago San Juanetako arbola jasoko dute txistularien doinuekin. 12:30ean Oinarin herriko dantza taldeak saioa eskainiko du eta ostean erromeria hasiko da. Hori amaituta, salda eta txorizoa banatuko dira, eta zozketa ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak