Bergarako Orkestra Sinfonikoa izango da bihar Torresoroan

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 14a

Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du bihar Torresoroan. 22:00etan hasiko da emanaldia eta sarrera 5 euro kostako da. Ikasleek eta langabetuek 2,5 euro ordaindu beharko dituzte eta musika eskolako kideek eta umeek doan izango dute sarrera.

Hau izango da biharko kontzertuan Alfredo Gonzalez Chirlaqueren zuzendaritzapean eskainiko duten egitaraua:

CONCERTO GROSSO OP. 6. - A. Corelli
THE WATER IS WIDE - Herrikoia. Mold: B. Krogstad
THE JOLLY ROBBERS - Obertura - F. von Suppé
VALSE TRISTE - J. Sibelius
PIRATES OF THE CARIBBEAN - Soinu banda - H. Zimmer. Mold: A. Gz. Chirlaque
XALBADORREN HERIOTZEAN - X. Lete. Mold: A. Gz. Chirlaque
DANZA ESLAVA Nº8 - A. Dvorak

Bestalde, astelehenean musika eskolakoen emanaldia egongo da 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak