Gaur eta bihar eman behar da izena jubilatuen Zugarramurdirako irteerarako

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 11

Landatxope Jubilatuen Elkarteak irteera antolatu du ekainaren 19rako Zugarramurdira. Izen-ematea gaur eta bihar izango da, 16:00etatik 18:00etara, Torresoroako jubilatuen egoitzan. 60 pertsonendako dago lekua.

Egun pasa egingo dute eta lehenik Zugarramurdiko herrira eta bertako kobazuloak bisitatzera joango dira. Santesteban herrian bazkaldu eta Irunen egingo dute arratsalde pasa.

Irteerara joan nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak