Trikitixa eskolako ikasleen saioa bihar

Iure Eizagirre 2013ko ekainaren 11

Trikitixa eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute bihar, 19:00etan, Torresoroan. Emanaldia urte guztian egindako lana gurasoei erakusteko baliatuko dute.

Soinu eta panderoarekin jotako doinu folklorikoak izango dira nagusi, baina kanta brasildarren bat ere entzun ahal izango da.

Ikasturte honetan 8 eta 17 urte arteko 18 ikasle ibili dira trikitixa eskolan. Urtean zehar jendaurreko emanaldi batzuk eskaini dituzte, horietako zenbait herritik kanpo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak