Antolatzaileek ez dute adin mugarik jartzen proba honetarako, nahiz eta Joseba Lezetaren hitzetan, "gehientsuenetan 14 urtetik beherako haurrek hartzen dute parte". Adinaren arabera sailkatzen dituzte parte-hartzaileak eta benjamin, alebin eta infantil kategoriak bereiztu ohi dira. Txikienentzat distantzia luzeegia izan daitekeela ohartuta, ibilbide laburragoa egin ohi dute.
Iralara igoera 12:00etan hasiko da eta izen-ematea ordubete lehenago egin beharko da.
Hurrengo probak
Herriko bizikleta probak jaiei lotuta egon ohi dira, eta biharkoa bigarren proba izango da. Datozen asteetan Uzarragako igoera, Kalebarrengo ginkana eta San Martzialgo igoera izango dira.