Aldi baterako beharretarako kale garbitzaileen lan-poltsa osatuko du Udalak

Iure Eizagirre 2013ko eka. 3a, 14:00

Oposizio bidez egingo da hautaketa eta proba idatzia, praktikoa eta euskarakoa izango ditu. Prozesua gainditzen dutenek aldi baterako beharrak beteko dituzte eta lanaldi erdiko kontratua izango dute.

Antzuolako Udalak kale garbitzaileen lan-poltsa osatzeko prozesua jarri du martxan. Oposizio bidez egingo du langileen aukeraketa eta proposatutako hiru probak gainditzen dituztenek osatuko dute poltsa, prozesuan lortutako puntuazioaren hurrenkeran. Hautaketa gainditzen dutenek aldi baterako beharrak beteko dituzte eta lanaldi erdiko kontratua izango dute.

Oposizioak hiru proba izango ditu. Idatzizkoan legeriaz eta udal antolakuntzaz, kale garbiketaz, jai eta ekitaldi berezietako garbiketaz, hondakinen bilketa selektiboaz eta lanen arriskuaz galdetuko zaie, besteak beste.

Bigarren proba euskararena izango da eta hirugarrena, berriz, praktikoa. Proba guztiak izango dira derrigorrezkoak eta baztertzaileak.

Baldintzak

Kaleak garbitzeko oposizioak egin nahi dituztenek 16 urte baino gehiago izan beharko dituzte proba egunean, eta derrigorrezkoa izango dute eskola ziurtagiria eta B1 gidabaimena izatea. Horrez gain, euskarako 1. hizkuntza-eskakizuna izan beharko dute.

Lan-poltsa osatzeko hautagaiek ekainaren 19a baino lehen aurkeztu behar dute euren eskaria Udaleko Erregistro Orokorrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak