Bertan behera geratu da biharko Gaztetxeko hitzaldia

Iure Eizagirre 2013ko maiatzaren 27a

'AHTaren eragina Antzuolan. Gaztiok honen aurrian, zer?' hitzaldia ziren eskaintzekoak bihar Gaztetxean, baina bertan behera geratu da. Aurrerago egiteko asmoa dute Gaztetxeko kideek. 

Egunotarako aurreikusita zeuden Iraunkortasun Asteko gainerako ekintzak bere horretan mantenduko dira. Beraz, eguaztenean Gure lurra, gure etorkizuna filma emango dute. Eguenean Euskal Herrian deitutako greba orokorrarekin bat egiteko eskatu diete gazteei. Zapatuan amaituko da Iraunkortasun Astea, goizean egingo dituzten ibilaldi eta parrilladarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak