Elkarbizitza prozesuko bigarren bilera izango da bihar Olaranen

Iure Eizagirre 2013ko maiatzaren 27a

Duela bi aste martxan jarritako elkarbizitza prozesu parte-hartzaileko bigarren bilera egingo dute bihar Olaran etxean. Bilera 18:30ean izango da eta herritarrak parte-hartzera gonbidatu dituzte.

Lehenengo bileran elkar ezagutu ostean, orduan ateratako gogoetak erabiliko dituzte elkarbizitzarako hainbat oinarri zehaztu eta balioak ezartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak