Aralar inguruak aukera asko eskaintzen ditu, eta ondorioz, elkarteak sei orduko ibilbidea prestatu du. Goiz abiatuko dira Antzuolatik; 08:30ean batuko dira Olaran aurrean.
Izen-ematea gaur
Duela aste batzuk zabaldu zuten irteeran parte hartzeko izen-ematea Internet bidez. Horretarako elkartearen posta elektronikora (arrolamt@gmail.com helbidera) idatzi behar da. Aurrez-aurre egin nahi izanez gero, berriz, Arrolako ordezkariak gaur egongo dira mendizale elkarteak Olaran etxean duen lokalean 19:00ak eta 20:00ak bitartean.
Irteera ordaindu egin beharko da. Normalean bezala, Arrola mendizale elkarteko bazkideek gutxiago ordainduko dute: 8 euro. Bazkide ez diren helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta gazteek, berriz, 8 euro.