Aldapak leunduz leloarekin egin dute Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia. Portugaleten izan da aurten, eta eguraldia lagun izan dute. Omenaldian euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin dutenak omendu dituzte, besteak beste, Antzuolako Elay. Euskaraz lan egitea posible dela erakutsi dutelako omendu dute Antzuolako enpresa.
Omendu dituzten beste enpresak izan dira: Euskalit, Bikain ziurtagiria lortzearren; Euskara Kontseilua, Bai Euskarari ziurtagiria lortzearren; Uzei, industria-hiztegia egitearren; eta Adrian Zelaia sestaotarra ezkerraldeko euskaltzaleen ordezkari moduan.