'Erremeixuak' filma emango dute bihar Gaztetxean

Iure Eizagirre 2013ko maiatzaren 22a

Iraunkortasun Astearen barruan 'Erremeixuak' filma emango dute bihar Gaztetxean. 21:30ean hasiko da Goienak ekoitzitako ikus-entzunezkoa. Gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelar eta bestelako erremedioak aztertzen ditu lanak.

Ehun erremedio aztertzen dituzte dokumentalean, batzuk gertatzen dituztenen ahotik jasoak. Antzuolako, Bergarako eta Zumarragako 12 laguni egindako elkarrizketak batzen ditu, hain zuzen ere, lanak.

Erremedioak lau ataletan daude banatuta: arnas aparatuko eta gibeleko gaitzak, azaleko arazoak, minak eta abereen gaitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak