Ura moztuko dute bihar Lizarraga eta Zurrategi kaleetako atari banatan

Iure Eizagirre 2013ko maiatzaren 20a

Gipuzkoako Urak kontsortzioak ura moztuko du bihar Lizarraga kaleko 9. eta Zurrategi kaleko 4. zenbakietan. 08:30 eta 09:30 artean izango da mozketa, horniketa sarean hobekuntzak egin behar baitituzte.

Ur kontsortzioak iragarri duenez, iraupena ustezkoa da eta uste baino lehenago amaitzen badute abisurik gabe emango dute ura. Lanak egiteko denbora gehiago behar badute, berriz, 902 302 222 telefono zenbakia jarri dute herritarren eskura, lanak nola doazen jakiteko.

Mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste ondorio batzuk izan daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak