Antzuolak txapeldunordearen saria lortu zuen Azpeitian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko mai. 19a, 23:12

Antzuolak eta Vasconiak Gipuzkoako txapeldun izateko finala jokatu zuten zapatuan Azpeitian; bada, donostiarrek eroan zuten txapela etxera. 2-1 nagusitu ziren Vasconiako mutilak.

Juanina Garaik zuzentzen duen taldeak ohiko hamaikakoaren jokatu ahal izan zuen Azpeitian; hala ere,  ezin izan zuen Ander Aranak jokatu lesionatuta dagoelako.

Atzean ondo kokatuta

Zelaira oso ondo kokatuta irten ziren Antzuolako mutilak. Defentsan lan ona egin zuten, serio jokatu zuten eta ondorioz kontraerasoan jokaldi onak eta politak egiteko aukerak sortu zituzten. Hasierako minutuak, eta baita lehenengo zatia ere nahiko parekatua izan zen.

Antzuolak aukera onak izan zituen markagailuan aurretik jartzeko baina ezerezean geratu ziren aukera horiek. Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatian indar berarekin irten ziren zelaira Juanina Garairen mutilak baina gauzak nahastu egin zitzaizkien hasiera hasieratik.

Falta bidez, lehenengo gola

Bigarren zatiko 15. minutuan sartu zuen Vasconiak lehenengo gola: falta zuzen bidez, gol ederra lortu zuten donostiarrek. Bigarren gola minutu gutxi barru etorri zen. Zorigaiztoko jokaldi bat izan zen. Imanol del Pozok bere atean sartu zuen gola. Gainera, Antzuola jokalari bat gutxiagorekin geratu zen markagailuan 2-0 zihoanean. Markel Letek bi txartel hori ikusita zelaia utzi behar izan zuen.

Vasconiaren bigarren gola golpe gogorra izan zen antzuolarrendako. Hala ere, indarrak atera zituzten eta aurrera egiteko gauza izan ziren. Ondorioz, gola egin zuten. Penalti bidez sartu zuen gola Antzuolak. Ibai Zabalok izan zuen baloia jaurtitzeko ardura.

Antzuolarren gola, baina, oso berandu iritsi zen: luzapenean sartu zuten gola antzuolarrek, eta ondorioz ez zuten denborarik izan gol gehiago egin eta partiduari buelta emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak