Gaztetxean Iraunkortasun Asteko lehen jarduerak egin dituzte

Iure Eizagirre 2013ko maiatzaren 17a

Bi egunetan joste-tailerra izan zuten eta bertaratutakoek poltsatxo bat egin eta euren zalantzak argitu ahal izan zituzten. Atzo Euskal Herria: ezkutuko zorra filma eman zuten. Euskal Herriak eragindako zor ekologikoaz hausnartzen du lanak.

Ekainaren 1era arte egingo dute Iraunkortasun Astea eta bihar bertan izango da hurrengo ekintza: bigarren eskuko feria egingo dute gaztetxean. Arropak eta beste lako gauzak egongo dira. Eguenean gaixotasunak osatzeko erabili ohi diren sendabelarrez hitz egiten duen Erremedixuek dokumentala emango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak