Presoen alde plaza betetzeko deia egin dute Antzuolan ere

Iure Eizagirre 2013ko maiatzaren 17a

Presoen eskubideen alde Euskal Herriko eta nazioarteko plazak betetzeko deiarekin bat egingo dute bihar herrian. Ez Dut Moztuko Bizarra elkarteak eta Herrirak egin dute deia, eta argazki erraldoia aterako dute 13:30ean frontoi txikian. Aurretik, 12:00etatik 13:00etara, triki-poteoa egingo dute herrian zehar. Antzuolar guztiak gonbidatu dituzte ekimenera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak