Ganadu feria plazan izango da baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, artisau eta baserriko produktuen salmenta-postuak eskolako aterpean egongo dira.
Herriko bi baserritarrek eskatu dute postua jartzeko baimena, beraz, Antzuolako gazta eta baratzeko produktuak ere erosi ahal izango dituzte 14:00ak bitartean eskolara bertaratzen direnek.
Eguerdi aldera txistulariek eta trikitilariek herriko kaleak alaituko dituzte, bertan dabiltzanen gozamenerako.
Kukumarroa protagonista
Aurreko urteetan bezala, kukumarroak garrantzia izango du San Isidro eguneko ospakizunetan.
Izan ere, 11:00etan kukumarro erakusketa izango da plazako iturri inguruan. Aurkezten direnak arduratuko dira kukumarroa ipintzeaz.
Umeentzako nahiz jubilatuentzako jarduera izango da. Txikienek ez dute lehiatuko eta amaieran guztientzako sariak izango dira. Jubilatuek, ordea, lehiaketa egingo dute eta 13:00etan banatuko dituzte sariak. Sari-banaketak emango dio amaiera San Isidro eguneko ospakizunari.