Elkartasun festa borobila Antzuolan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko mai. 12a, 18:06

Zapatu iluntzean elkartasun festa egin zen Antzuolan Anelkar elkarteak antolatuta. Afaria eta dantzaldia egin zuten eta jende ugarik egin zuen bat jaiarekin.

Antzuolan Anelkar elkarteak antolatutako elkartasun festak arrakasta izan zuen eta eginiko afarira herritar ugari bertaratu ziren, 80 inguru. Osteko dantzaldira, gainera, beste hainbat lagun ere bertaratu ziren.

Modu horretan, 100 pertsona inguruk egin zuen bat festarekin: "Nabarmentzekoa izan da jubilatuen eta gaztetxekoen parte hartzea. Denetarik egon da eta txalotzeko zein zoriontzeko modukoa izan da". Hala azaldu du elkarteko kide Jabier Etxanizek. Pozik agertu da emaitzarekin: "Eguraldiak ez digu asko lagundu eta ipar haizea gurekin egon da afari guztian, dantzan hobeto ibili gara". Izan ere, afalostean, Patxi Monteroren laguntzarekin ordu eta erdiz gorputza mugituta freskurak kentzeko erremedio bikaina aurkitu zuten.

Bereziki eskertu gura izan dute Patxi Montero antolatzaileek: "Jendeari asko gustatu zaio eta giroa alaitu du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak