Halaber, Batzorde berria ere eratu zen, hauek dira kide berriak: Jenaro Laskurainek bere kargua beste urtebetez mantenduko du, beraz, presidentea izaten jarraituko du, Pello Lete idazkari lanetan arituko da eta Jose Ignacio Garitano diruzaina izango da. Bokalei dagokionez, aurten ere sei lagun arituko dira: Carmen Egaña, Francisco Moreno, Pilar Agirrezabal, Fernando Agirre, Mari Carmen Juan eta Vicenta Irizar dira kide berriak.
Hitzaldia eguaztenean
Jubilatuen Elkarteak antolatutako ekintzei dagokionez, zita berri bat; eguaztenean, maiatzaren 15ean, arratsaldeko 17etatik aurrera hitzaldia izango da Jubilatuen Elkartean. Hizlaria Evelia Cantero izango da eta jorratuko gaia hau "Derecho de decisión, incapacidad, deseos, voluntades anticipadas...".
Hitzaldia gaztelaniaz izango da eta herritar guztiei irekita dago antolatzaileen esanetan, denen interesekoa izango baita jorratuko den gaia.