Claudia Cantone Torresoroan

Ane Miren Etxeberria 2013ko maiatzaren 9a

Igande honetan, maiatzak 12, Claudia Cantone italiarra izango da Torresoroan bere lana aurkezten. 'La habitación secreta' antzezlan klowna da eta nagusiei zuzendurik dago. Zita, arratsaldeko 19:00tan izango da.

Sinopsia: Ana Frank gela izkutu batean isolatuta nola egon zen oinarritzen da. Bertan Claudia Cantonek, bere pailazoaren bidez, gai unibertsalak lantzen ditu: dibertsitatea, mundutik at derrigortuta egotea, amarekiko harremana eta feminitatearen deskubrimendua.

Aldi berean, protagonistak, barruko indar aparteko batekin topo egingo du eta, bizirauteko, sormena erabiltzeko gaitasuna garatuko du. Pailazoaren maskaraz baliatuko da egoerarik tragikoenak barre, gozotasun eta inozentzia bihurtzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak