Gaztetxea kanpotik margotzeko proposamenak egiteko aukera

Ane Miren Etxeberria 2013ko maiatzaren 9a

Gaztetxea kanpotik margotzeko proposamen eske dabiltza Gaztetxeko kideak. Izan ere,  barruan hainbat aldaketa eta bizipen izan eta gero, eguraldi ona heldu eta "bizipen horiek kanpoan izango direla" uste dute gazteek. Hala, kanpotik koloreztatzeko proposamen eske dabiltza, momentuz, anbulatorioan zegoeneko urdin kolorea baita nagusi.

Maiatzaren 28a baino lehen aurkeztu beharko da diseinu berria eta aste horretan, proposamen guztiekin erakusketa bat egingo da, ondoren bat aukeratu eta hormak margotzen hasteko. Planoak webgunean zein Gaztetxean bertan daude diseinuak aurkeztea nahi dutenek erabil dezaten.

Bigarren eskuko azoka

Margotze lanez gain, Gaztetxeko kideak beste proposamen batekin ere datoz, oraingoan arropa azoka batekin. Maiatzaren 18an Bigarren eskuko arropen azoka ospatuko da Gaztetxean eta dagoeneko norberak nahi ez dituen arropak Gaztetxean biltzen dabiltza. Momentuz, poltsa batzuk badaude ere  poliki poliki animatzen joateko deia egiten dute antolatzaileek. Azoka maiatzaren 18an izango da goizeko 10:00tatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak