'Herrixa dantzan' dantzaldia lehenbizikoz izango da Antzuolan

Ane Miren Etxeberria 2013ko maiatzaren 7a

Zapatu honetan, hilak 11, 'Herrixa Dantzan' saio berezia ospatuko da Antzuolan, Anelkar elkarteak antolatu duen Elkartasun Festaren barruan.

Festa afari batekin hasiko da eta ondoren dantzaldia izango da nagusi 22:30tatik aurrera eskolako patioan. Dantza tradizional errazak proposatuko dituzte 'Herrixa Dantzan' saioko arduradunek,  guztiak dibertigarriak izango dira ahalik eta publiko gehiena dantzara animatzeko modukoak. Euskal Herrikoak, eta Europako beste eskualde batzuetatik jasotako beste dantza ezezagun batzuk ere proposatuko dituzte.

Helburua, elkarrekin dantzan ondo pasatzea izango da. Gogoratu afariak 15 euro balio dituela eta Itzar liburu dendan zein Nerea drogerian eman beharko dela izena. Batutako diru guztia Kongora eta Senegalera bidaliko du Anelkarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak