Bigarren zatian zestoarrek berdinketa gola sartu zuen. Tiro bikainaren ostean atezainak ezin izan zuen ezer egin. Ondoren Antzuola bat gutxiagorekin geratu zen eta Zestoak laugarrena sartu zuen.
Momentuz bigarren postuan dago taldea Getariakotik 2 puntura. Aste honetan Eztalan Idiazabalen aurka jokatu beharreko partidua irabazi eta Getariakok ez badu Soraluzen irabazten, lehen postua berreskuratuko du. Bigarren izanda ere, mailaz igotzeko aukera dute oraindik ere mutilek. Asteburuko partidua denboraldiko azkena da eta oso garrantzitsua izango da beraz.
Haur eta kadete mailako jokalariak ere fin
Aretxabaletan 0-10 Arizmendin aurka irabazi ondoren, haur mailakoek, kopako final erdiak jokatuko dute asteburu honetan. Kadeteek aldiz, 0-2 irabazi ostean lehen postuan amaitu dute, horrenbestez Gipuzkoako 16 talde onenen artean kokatu dira.