Jaietako lepoko zapiaren irudiaren lehiaketa martxan

Ane Miren Etxeberria 2013ko mai. 3a, 10:58

Herriko jaietan soinean erabiltzen dugun zapiaren irudia aurtengoan lehiaketa bidez aukeratuko da. Udalak testua luzatzen du eta partehartzaileek irudia proposatu beharko dute.

Parte hartzeko hainbat baldintza bete behar dira, alde batetik Antzuolan jaio edo bizi den edonork parte har dezake. Gainera, ez da zertan indibidualki aurkeztu behar, koadrilan ere aurkeztu baitaiteke. Parte hartzen duen talde edo pertsona bakoitzak nahi dituen haina proposamen egin ditzake. Testuari dagokionez, urterokoa, Antzuolako jaixak 2013. Lehiakideek diseinua proposatu beharko dute beti ere testu hori zapìan agertu behar dela kontuan hartuz. Lepoko zapiak kolore bat izango du eta diseinuak edo irudiak beste bi. Triangelu formakoa izango da zapia 70x70x100 neurriekin.

Aurkezteko epea

Lanak udaletxean aurkeztuko dira, DINA4  neurriko gutun-azal batean. Barruan, gutun-azal txikiago batean, parte-hartzailearen datuak jarriko dira: izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefono zenbakia.

Talde batek parte hartzekotan, taldekide ordezkari baten izena ipiniko da. Lan bakoitzeko gutun bat aurkeztuko da. Guztia maiatzaren 31a aurretik.

Aurkeztutako lanekin erakusketa egingo da. Herritarren bozka bidez aukeratuko da lepoko-zapian zein irudi joango den. Irabazleak saria izango du.

Lanaren eskubideak

Lanen eskubideen inguruan argi utzi nahi du Udalak aurkeztutako lanak ustiatzeko eskubideak Antzuolako Udalari soilik eta doan emango zaizkiola. Aurkeztu direnek, jabetza intelektualaren eskubideak utzi dituztela jendaurrean agertzeko, bidezko agiria eman beharko dute, beharrezkoa denean.

Antzuolako Udalaren esku egongo da lan horietan jasotakoa erabiltzea eta nola erabili.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak