'Egunero' dokumentala ikusgai eguen iluntzean

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 30a

Maiatzaren 2an, eguena, gaueko 21:30tatik aurrera 'Egunero' dokumentala izango da ikusgai Gaztetxean. Dokumentala euskaraz izango da.

Sinopsia: “Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?” 1990an galdera berdina egin zuten EHUko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kaleratzeen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara. Sinatu ez zuten horietako batzuk, gaur egun, 20 urte beranduago, EHUko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak