Aukeraz betetako partidu bikaina izan zen zapatukoa

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 28a

Lehen postua mantentzeko irabazi beharreko partidua zen eta ez zuten hutsik egin.

Azken emaitza 0-3 izan bazen ere, alde askoz handiagoa ateratzeko partidua izan zen zapatukoa. Aukera asko izan zituzten jokalariek ongi jokatutako partiduan eta lazkaotarrek ezer gutxi egiterik izan zuten. Giro bikaina izan zen harmailetan ere, nahiz eta ez zuen eguraldiak lagundu. Golei dagokionez, bi lehen zatian izan ziren; bata estrategiazko jokaldi baten ostean Imanol Aranzabalek sartu zuen eta bigarrena aldiz korner baten ondoren Markel Letek. Hirugarren gola, bigarren zatian iritsi zen Ander Aranaren eskutik. Taldea fin dabil eta oso pozik eta animoz azken bi partiduei aurre egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak