Udalak eta herritarrek dagoeneko badituzte informazioa jartzeko adierazgune berriak

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 26a

Udalak herritarrekin komunikazio zubi berriak eraikitzeko hartutako konpromisoarekin jarraituz, panel informatzaileak jarri ditu herrian.

Udalak bi motatako panelak jarri ditu: irekiak, herritarrek erabili ahal izango dituztenak eta itxiak, udalaren esku geratuko direnak. Azken panel hauetan herriko eta udaleko berriak, jakinarazpenak, agenda… gaineko informazioa jarriko da.

Kokapenari dagokionez, panel irekiak ondorengo lekuetan aurki ditzakegu: Eguzki auzoan, Sagastin, Kalegoin eta Antiguan. Panel itxiak, berriz: ekarpen gunean, Kalebarrenen, Sagastin eta Kalegoin. Hortaz, Sagasti eta Kalegoien bi aukerak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak