Errugbi eguna bihar

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 26a

Arrasateko errugbi taldeak Gaztetxearekin elkarlanean Errugbi eguna antolatu du biharko. Goizean hasi eta iluntzera arte ekintza desberdinak antolatu dituzte, hala, 12:00ak inguruan 3.Denbora dohainik izango da Gaztetxean eta  13:00tatik aurrera triki poteoa herriko kaletan barrena.

Arratsaldeko 17:00tatik aurrera poteak aurrera jarraituko du, izan ere triki-bertso potea egingo baitute gerturatutakoek. Iluntzean giroak ez du huts egingo eta Gaztetxean kontzertu bikainak izango dira nagusi. 20:00tatik aurrera eta 5 euroren truke Never Surrender arrasatearrak, herriko partaideak dituen Klak!son taldea, Amd eta The Combitz taldeako musikariak izango dira giroa alaituz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak