Antiguako ermitara eta Antzuolako erdigunera bisita gidatua

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 24a

Antzuolako herrigunean kokatutako ermita eta herriko historiaren gakoak ezagutzeko parada izango dute bisitariek.

Ezkutuko altxorrak izenburupean hainbat bisita gidatu antolatu ditu Ignaziotar Lurraldea taldeak martxoaren 2tik ekainaren 23ra bitartean. Hainbat ikustaldi gidatuen bidez ezkutuan dagoen ondare guztia ezagutzeko aukera luzatu nahi dute eta bide batez, turismo aldetik eskaintzen diren aukera erakargarriez gozatzeko aukera ere izatea. 

Antolatzailea, esan bezala, Ignaziotar Lurraldea da eta helburua, Debagoienean, Urola Erdian eta Urola Garaian dauden ezkutuko altxorrak aurkitu eta ezagutzera ematea da. Ibilbide gidatu hauek 2 euro balio dute eta aurretik izen-eman behar da 943 796 463 telefonora deituz edo info@tierraignaciana.com helbidera idatziz.

Antzuolako ermita ezagutzeko bi bisita antolatu dituzte bi asteburu desberdinetan, lehena domeka honetan da eta bigarrena aldiz,  ekainaren 16an. Bisitatu diren beste leku batzuk aldiz hauexek dira: Elgetako Jasokunde Amaren Elizako erretaula, Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko kapera, Gatz museoa, Garagartzako San Migel Elizako erretaula eta Igartubeiti baserria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak