Arrolak antolatutako Araia- Aratz- Duru- Arantzazu ibilaldia atzeratuta

Ane Miren Etxeberria 2013ko apirilaren 24a

Asteburura begira iragarrita dagoen eguraldi txarra dela eta, Arrola Mendizale Elkarteak domekarako zuen irteera datorren astera atzeratu du, hau da maiatzaren 5era.

Halaber, ibilaldia apur bat aldatu du, izan ere orain, egun erdiko irteera izan beharrean egun osorako izango da, 6 bat ordutakoa. Irteera goizeko 8:00tan izaten jarraitzen du.

Irteera honetara apuntatuta zeuden guztiak abisatuta daude jada, baina beste inork izen-ematea nahi badu, juntako kideekin egoteko deia egin dute arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak