Filmeko protagonista, Olive izeneko neska txiki bat da. Oliveren ametsa 'Pequeña Miss Sunshine' lehiaketan parte hartzea da. Egun batean, telefono dei bat jasotzen du Olivek; nahi izanez gero, bere ametsetako lehiaketara joateko esaten diote. Familia osoa bertara abiatzen da, eta bidean abentura ugari biziko dituzte. Zuzendaria Valerie Faris eta Jonathan Dayton dira. Aktoreak aldiz, Greg Kinnear eta Paul Dano. Filma 21:30tatik aurrera izango da ikusgai Gaztetxean.