Oihulari klown-eko ipuin kontalariek eta ipuin kontaketa heziketan diharduten lagunek ere bertan parte hartuko dute. Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Asier Iriondo eta Nerea Elustondo bertsolariak ere izango dira herrian.
Ipuinak, istorioak, garai bateko bizimoduen pasarteak, bertsoak, kantuak… izango dira nagusi domekan Torresoroan. Izan ere, 12:00tatik aurrera 'I. Ahotik bihotzera. Antzuolako ipuin maratoia' ospatuko da. Ahoz ahoko saio laburrak izango dira nagusi, 5-10 minutukoak eta herritar guztiei irekita dago. Gainera herritarrek ere parte hartuko dute, 20 bat pertsona animatu dira, hortaz herrikoia izango da esan daiteke.
Oihulari klown-eko ipuin kontalariek eta ipuin kontaketa heziketan diharduten lagunek ere bertan parte hartuko dute. Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Asier Iriondo eta Nerea Elustondo bertsolariak ere izango dira herrian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.